Hemen Debagoiena saioko albiste nagusiak, honako hauek: Batetik, XVIII. Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo Mostra izango da asteburuan Bergaran. Era askotako txotxongiloak ikusgai izango dira kalean eta eretoetan. Bestetik, Aretxabaletako Cerrajera Valle de Leniz enpresak 90 urte bete dituela-eta ospakizun ekitaldia egin du MUko campusean. Marka berria ere iragarri dute, eta Klabia izena jarri diote enpresari taldeari. Bukatzeko, herriko merkatariei eta herritarrei aukera berriak eskaintze aldera, Arrasateko Udalak eta merkatariek abian jarritako armairu adimenduen erabilera eta parte-hartzea sustatzeko kanpaina aurkeztu dute: Merkataritza berriari ateak zabaltzen izenekoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.