Errosarixo jaien zain, sanmigeletan murgilduta dabiltza Oñatin eta berakatz-zopa lehiaketa eta Nafarroako jotak dira protagonista. Bestalde, Bergarako udalbatzak datorren urteko tasak %4,8 igotzea onartu du, jeltzaleen kontrako botoekin; hauek, %3,5 igotzea proposatzen zuten. Bestetik, EAJk poliziaren gainean aurkeztutako mozioak eztabaida sortu du eta greban jarraitzen duten Bergarako IATko langileen mozioa aho batez onartu dute. Amaitzeko, Pertsona Nagusien Nazioarteko egunaren gainean galdetu du kazetariak kalean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.