Arrasateko ur hornidura sarean izandako arazoa ez dute behin betiko konpondu eta oraindik ere ez da komeni ura saretik edaterik. Ondorioz, ur edangarria banatzen ari da Udala. Bestalde, irailaren amaieran ohikoa denez, Intxorta 1937 elkarteak omenaldia eskaini die Espainiako gerran kaltetutako debagoiendarrei; eta Sortuk, bestalde, gogora ekarri ditu Txiki eta Otaegi, diktadura frankistan fusilatu zituztela duela 51 urte bete diren honetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.