Irailaren 25ean, honako albisteak: batetik, Amaia Erostarbek kargua utzi ostean, Mikel Garcia da EAJren zinegotzi berria Oñatiko Udalbatzan. Bestetik, aurten bigarrenez egingo dute Bergaran, urriaren 11n, orientazio proba, Aranzadi Ikastolak eta Pol Pol Mendizale Taldeak antolatuta. Parte hartzeko izen-ematea zabalik da. Bukatzeko, IAT Itasuako langileek greba mugagabean jarraitzen dute eta, kalera atera dira protesta egitera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.