ALBISTEAK

Albisteak: Ekinola jardunaldia Bergaran; Santi Mendiolaren ‘Oñati nere begiradatik’ argazki liburua; eta Kantuz Elkarte Lirikoa

goiena

‘Hemen Debagoiena’ saioko albiste nagusiak, honako hauek: Batetik, Bergarako Miguel Altuna Institutuan egin diren Ekinola jardunaldiak. Bertan, besteak beste, herriko Industrias Ugatu enpresa saritu dute. Bestalde, Santi Mendiola oñatiarrak bere argazki liburua aurkeztu du herritarren aurrean: Oñati nere begiradatik izenekoa. Azkenik, Arrasateko Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak izena aldatu dio elkarteari; aurrerantzean, Kantuz Elkarte Lirikoa izango da, baina betiko izpirituari eutsiko dio. 25 urte bete zituen iaz Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak eta, kide berberekin baina airez aldatzeko asmoarekin, aro berri bat hasi du izen berriarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak