Errekak Bizi Auzolanean taldeak urteroko hitzordua aurreratu du: aurten, urriaren 17an garbituko dute Deba ibaia. Dei egin dute parte hartzera. Bestetik, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea izan da Oñatiko Nazioarteko Lege Soziologia Institutuaren master berriaren ikasturte hasieran. Azkenik, memoria ekitaldia izan da Eskoriatzan, faxistak sartu zirela 90 urte betetzean, eta eraso hartan hildako lehen eskoriatzarra gogoan: Luziano Arkauz Iturbe.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.