ALBISTEAK

Albisteak: Mesedetako mojek, hunkituta bezain eskertuta, Arrasateri agur; Aurrea Bolie Eguna; sagardo egunak Aramaion eta Elgetan

goiena

134 urteotan Arrasaten egindako “lan mardula" eskertzeko omenaldia jaso dute domekan Mesedetako mojek, Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian. Badoaz, azken lau mojak. Bestetik, Aurrera Bolie Eguna ospatu dute Arrasaten, bosgarren urtez. Oldarraldien aurrean, komunitatea indartu eta benetako alternatiba ehuntzearen beharraz jardun dute. Azkenik, Sagardo Egunak izan dira Aramaion eta Elgetan. Aramaion, gerriko erlezainak omendu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak