ALBISTEAK

Albisteak: Intxorta 1937 elkartearen ‘40 urte memoriaren eskutik’ liburua, Pantxoa eta Peiok Bergarako Oxirondon emandako kontzertuaren kronika eta Mundukideren Lasterketa Solidarioa

goiena

‘Hemen Debagoiena’ saioko albiste nagusiak, honako hauek: Intxorta 1937 elkarte memorialistak 40 urte bete ditu eta lau hamarkadako ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztu du, iraileko bigarren hamabostaldira begira antolatu dituen beste hainbat jarduerarekin batera. Bestetik, Pantxoa eta Peio Bergarara itzuli dira, duela 55 urte egin zuten moduan eta ehunka langunen aurrean kontzertua eskaini dute; horren kronika jaso du Oihana Elortzak. Azkenik, Mundukidek urriaren 18an egingo duen lasterketa solidarioaren gaineko xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak