ALBISTEAK

Albisteak: Gaur, honako hauek: Oñatiko jaietako egitaraua; pentsiodunak kalera itzuli direla, ikasturtea hasteko; eta Ramon Martin Sukia artxibozainari omenaldia

goiena

San Migel eta Errosarixo jaietako egitaraua bete-bete dator aurten ere. Besteak beste, Latzen talde oñatiarraren kontzertua iragarri dute Foruen Enparantzan. Bestalde, Debagoieneko pentsiodunek asteon hasi dute ikasturte berria haien aldarrikapenak kalera ateraz. Astero elkartuko dira herrietako plazetan. Azkenik, Ramon Martin Sukia artxibozaina, Gipuzkoako Aldundiaren Dokumentu Sailaren Zuzendaria, omendu du Oñatin, ikertzaile talde batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak