ALBISTEAK

Albisteak: Aurrera Bolie Egunaren iragarpena, Aretxabaletako Txoko Feministaren berri eta asteburuko Ikazkin Trailen aurrekoa

goiena

‘Hemen Debagoiena’ saioko albiste nagusiak, honako hauek: Irailaren 19an Arrasaten ospatuko den Aurrera Bolie egunaren berri eman dute. Eskaintza politikoa, soziala eta kulturala uztartzen ditu eta egitarau zabala prestatu dute aurtengorako. Bestetik, Aretxabaletako Txoko Feministak udazkenerako programazioa aurkeztu du. Jabetze Eskolaren barruan, bost ikastaro eta hiru topagune antolatu dituzte urritik aurrera; eta horiekin batera, baita hitzaldiak, liburu-tertuliak… Amaitzeko, 345 lagunek eman dute izena aurtengo Ikazkin Trail mendiko lasterketan. Horietatik 123 dira aretxabaletarrak. Zapatuan jokatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak