Irailaren 10eko ‘Hemen Debagoiena’ saioko erreportajea, Pantxoa eta Peiori buruzkoa. Izan ere, Olaso Dorrean izan dira, bikotearen abesti famatu askoren letrak idatzi zituen Telesforo Monzon zenaren etxean. Haiekin batera, 1960 eta 1970eko hamarkadan nabarmendu ziren Urretxindorrek edota Ameslariak taldeetako kideak ere bai. GOIENAk batu ditu, solasaldi musikatu baterako, eta Jokin Bereziartuak egin du kronika. Amaitzeko, asteburuko hitzordu nabarmenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.