Arrasateko San Andres auzoko Gaztetxokoa berriro zabalik dago, eraberritze lanak amaituta. Ikasturte berriarekin batera itzuli da zerbitzua Kurtzetxiki plazako ohiko lokalera. Udalak 176.159 euro bideratu ditu eraberritze lanetara. Bestetik, merkealdi azokak egin dituzte asteburuan Arrasaten eta Bergaran, udako sasoiko azken maukak plazara ateraz. Amaitzeko, Aramaioko Rallysprinta: Aitzol Apalantza eta Virginia Reguero izan ziren azkarrenak 25. edizioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.