ALBISTEAK

Albisteak: Mugikortasun Astea Arrasaten, Edurne Iriondok Selma Huxley bekari esker egindako ikerketa eta Asentzio parkea berrantolatzeko ekintza plana

goiena

Urteroko hitzorduari helduz, Arrasatek Mugikortasun Jasangarriaren Astea ospatuko du irailaren 16tik 26ra bitartean. Besteak beste, bizikleten presentzia handia izango da, herritarrentzako tailer eta azokekin. Bestetik, Oñatiko fabriketan emakumeek egindako lana ikertu du Edurne Iriondok Selma Huxley bekari esker. Oñatiko fabriketan emakumeek eginiko ekarpena da bekaren laugarren lan honetan aztergai izan den eremua. Azkenik, Elgetako Udalak Asentzio parkea berrantolatzeko ekintza plana herritarrei aurkeztu die, gune horretarako asmoen berri emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak