Dorletako Amaren Egunean, jaietako azken egunean, Otxandiokoei harrera egin zaie, urteroko ohiturari eutsiz. Oinez egin dute ibilaldia Dorletaraino. Bestalde, Antzuolako Anelkarren Elkartasun jaian, 1.397 euro bildu dituzte aurten; azkenik, Debagoieneko txakolin ekoizleek aurreratu egin dute uzta batzea, udaberri-udako eguraldi bero eta lehorraren ondorioz, mahatsa ohi baino lehen heldu delako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.