Bergarako sanmartinak berritasunetik datoz: Oxirondo izango da jaietako gunea eta danborrada nagusiak bertan izango du geldialdia. Gainera, Pantxoa eta Peiok bertan emango dute Azken dantza birako kontzertuetako bat. Bestetik, Arrasateko Udalaren Sormen Beka feministaren bi irabazleen berri eman dute: Itziar Nanclares de Gamboa eta Amaiur Macias Aranbarri. Eta, horrekin batera, ‘Erraldoi.eus’ webgunea sortu du Ion Lizarazu antzuolarrak, Euskal Herriko erraldoien berri ematen duena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.