Irailaren 2an honako hauek jaso dira ‘Hemen Debagoiena’ saioan: Abuztua amaitu berritan, oporraldiak Debagoienean igaro dituzten kanpotarrekin izan da GOIENA; baita turismo bulegoetako ordezkariekin ere. Bisitarien profila askotarikoa dela nabarmendu dute: batzuk lasaitasun bila etortzen dira eta beste batzuk, ordea, inguruak ezagutzeko gogoz. ‘Handik hona’ tartean, Lorena Rico, jatorri argentinarreko oñatiarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.