Gatzagaz aparte, Oñatik eta Bergarak ere askotariko turistak jaso dituzte udako bi hilabete turistikoenetan. Oñatiko Turismo Bulegoko arduradunek adierazi dute uda ondo doala, baina aurreko urteekin alderatuta, apur bat apalago. Horren arrazoiak, diotenez, unibertsitatea lanen ondorioz itxita egotea eta bero boladak izan dira.
Bergarako Laboratorium museoko ordezkariak, bestalde, oso pozik daude udan edukitako lanarekin. Izan ere, programatutako bisita guztiak egin dituzte eta jende asko ibili da herrian, haien esanetan.
Nabarmentzekoa da Europako hainbat herrialdetako bisitariak ugaritu egin direla aurten Bergaran, eta Ingalaterratik, Alemaniatik eta Poloniatik etorri dira gehienbat. Horrez gain, AEBetako bisitari batzuk ere izan dituzte. Oñatiri dagokionez, Espainiar estatuko turistak izan dira nagusi aurten ere, baina Europako hainbat herrialdetatik ere etorri dira.