Arrasateko Garibai kalean, Sindikatuen Etxea moduan ezagutzen den eraikinean izan zen sua zapatu gauean. Ondorioz, lokala erre egin zen eta kea zabaldu atari osoan. Bederatzi bizilagun ospitalera eraman zituzten kea arnasteagatik, baina egunean bertan bueltatu ziren etxera, onik. Bergarako Bolua auzoan bakarrizketekin eman diete amaiera Santa Ana jaiei. Eta Haatik konpainiak 101 dantza ikuskizuna eskaini du Udazabalen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.