Ernaitik dei egin du irailaren 13an Donostian egingo den manifestazio nazionalerako, “faxismoaren aurka”. Intxorta mendian batu dira deialdia egiteko. Bestetik, Aramaioko Oleta auzoko Atxineta baserrian ahabi-uzta jasotzen aritu dira udan; 2.000 lagun igaro dira bertatik. Eta, era berean, albiste da Euskal Herriko III. bolo maratoia jokatu dutela Elgetan eta Angiozarren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.