ALBISTEAK

Antzuola eta Bergara arteko bidegorri zatia martxan

Xabier Urtzelai Atxa 2026ko abuztuaren 13a

Antzuolaren eta Bergararen arteko bidegorri tramuaren inaugurazioarekin Debagoieneko bidegorri sarea osatzeko beste pauso bat eman dute. Baina bailarako ardatz nagusia osatzeko Elorregiko zatia geratzen da. 

500 bat metrotako tramua, Elorregin bertan hasi, eta Tavesa lantegiaren eta Deba ibaiaren artean dagoen bidexkatik Bergararako norabidean. Behin tramu hori eginda, bidegorriak Oñati, Arrasate eta Bergara lotuko ditu baldintza onean egongo den bide batekin, izan ere, gaur egun, eta bereziki eguraldi onarekin, jendea tarte horretan ibiltzen da aurrera eta atzera, bai oinez eta baita bizikletan. Baina eguraldi txarrarekin lokaztu egiten da pasabide hori, ez dago argirik, eta baditu pare bat kurba itxi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak