Mimoz prestatu dute klasikoa Arriolabengoak eta Lopezek. Eskoriatzarra Ordizian egon zen aurreko zapatuan eta sentsazio onekin doa Donostiara. Iazko lana hobetzeko asmoz. Donostiako klasikoan ihesaldiak egotea da ohikoena. Horietako batean sartu gurako luke Lopezek; beti ere, taldeari esku bat botatzeko lana ahaztu barik.
Munduko 25 talde onenak egongo dira irteera puntuan: UAE, Lidl-Trek, Movistar, Education eta Decathlon, besteak beste. baita, Euskaltel-Euskadi, Ken Pharma eta Caja Rural-Alea.
221 kilometro
Kalbario, Azkarate, Urraki, Jaizkibel,. Erlaitz eta Murgil igo beharko dituzte ziklistek, Donostian hasi eta Donostian bukatuko den 221 kilometroko proban. Guztiak egongo dira Evenepoelek egiten duenari begira. Red Bull-Bora taldeko ziklista da hautagai nagusia. Garaipena lortuz gero, laugarren txapela jantziko luke, eta Marino Lejarretaren errekorra hautsiko luke.