ALBISTEAK

'Puntua' aldizkariak 500. zenbakia kaleratuko du bihar

Gontzal Belategi Zubia 2026ko maiatzaren 28a

Bihar ikusiko du argia 'Puntua' aldizkariaren 500. zenbakiak. Eduki berezia izango du, eta eskerrak emateko baliatu nahi izan dute alearen argitalpena. Goienakide berriak erakartzeko kanpaina berriaren baitan, 500. alea eta hurrengo hirurak, mundu guztiarentzat eskuragarri jarriko dituzte 'Goiena.eus' atarian.

2015eko urtarrilaren 16an kaleratu zuten Puntua aldizkariaren lehen zenbakia eta Goiena Komunikazio Taldearen egoitzan egin zuten aurkezpena, Arrasaten. Denborak aurrera egin du, eta bihar, maiatzak 29, Puntua-ren 500. aleak ikusiko du argia.

Puntua-ko erredaktoreburu Monika Belastegik horrelako aldizkari baten atzean lan handia dagoela aipatu du, eta kazetarien, diseinatzaileen, teknikarien zein zuzentzaileen lana nabarmendu. Hala ere, Goienako lantaldetik kanpo egon arren 500 ale hauek posible egin duten guztiei eskerrak emateko baliatu nahi izan du aukera, tartean, Goienakideak eta Puntua-n kolaboratzaile lanetan ibili diren pertsona guztiak

Kanpaina berezia

Ale berezi hau baliatuta, kanpaina bat abiatu dute Goienakide berriak erakartzeko helburuarekin. Puntua-ren 500. alea eta hurrengo hirurak, mundu guztiarentzat eskuragarri jarriko dituzte Goiena.eus atarian. Era berean, Goiena telebistan eta biharko Goiena aldizkarian hainbat pilula egongo dira irakurgai, eta hauetan, Goienakide izatearen abantailak azaldu dituzte hainbat kidek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak