Maiatzaren 25eko albisteen artean hainbat nabarmentzen dira. Alde batetik, Bergarako Pentekoste jaiak; izan ere, festetan murgilduta daude bergararrak. Bestetik, Ander Muruaren balorazioa B Serieko banakako txapelketan txapeldunorde egin ostean. Azkenik, Oñatik Palestina lorategia izango du aurrerantzean. Atzo, domeka, egin zuten izendapen-ekitaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.