Maiatzaren 13ko albisteen artean nabarmentzen da Eusfera. 0-12 urte arteko umeak dituzten gurasoei zuzendua, martxan da Taupa mugimenduak bultzatutako ekimena. Arrasaten eta Bergaran hainbat Euspazio sortu dituzte. Albistea dira baita ere Aretxabaletako Elkarte Eguna eta Arrasaten zabaldu berri duten Julio Galartaren lanen inguruko erakusketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.