Herri Artekoa maldan gora jarri zaie Aretxabaleta, Oñati eta Antzuolako pilotariei. Lehen kanporaketako joaneko jardunaldietan, ezin izan dute aurkariek baino partidu gehiago irabazi. Hala, asteburu honetan izango dute atzetik aurrera egiteko aukera. Oñatik eta Antzuolak etxean jokatuko dute ostiral arratsaldean; Aretxabaletak, berriz, Alegian, domeka goizean. Irudiotan, herri horretako seniorrek Iturrigorrin jokatutako partidua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.