Zuazok Fagor Ederlanen bertan garatu du ibilbide profesional osoa; 31 urte daramatza kooperatiban eta hainbat esparrutan aritu izan da. Aretxabaletako lantegian hasi zuen bidea, prozesuetako ingeniari gisa; Europako planta guztien arduradun-komertzial moduan aritu da gerora; eta, 2019an, Bergarako lantegiko zuzendari kargua hartu zuen, besteak beste. 2024az geroztik, enpresako zuzendari nagusia da.