ALBISTEAK

Ilusioa, urduritasuna eta emozioa nagusi final handiaren atarian

Eki Letona Erretolatza 2026ko apirilaren 17a

Realak zapatu honetan Sevillan jokatuko duen Kopako finalaren atarian ilusioa, urduritasuna eta emozioa izango dira nagusi Debagoienean. Atletico Madrilen aurkako hitzordu handiak zale txuri-urdinak mugiarazi ditu, eta asko prest daude finala bertatik bertara bizitzeko. 

Autobusak antolatu dira bailaratik, eta badira kotxez, hegazkinez edota autokarabanaz Andaluziarako bidea hartuko dutenak ere. Etxean geratuko direnek ere gogotsu jarraituko dute neurketa, jakitun aukera berezia dela Realak beste titulu bat eskuratzeko. Giroa berotzen ari da, eta Debagoienan ere nabari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak