Izagirrek denboraldia hasi aurretik eman zuen bere erabakiaren berri, 2019an irabazi zuen Itzulia, eta beste bost alditan ere igo da podiumera. Bilbaok, azken etaparen atarian eta etxeko zaleen aurrean eman zuen bere erabakiaren berri. Julen Arriolabengoa eta Joseba Lopez debagoiendarrentzako ere egun berezia izan zen zapatukoa, lagun eta senideen aurrean eta etxeko errepideetan lehiatu zutelako.