Debagoieneko txirrindulari-zaleek gozatu ederra hartu zuten pasa den zapatuan, Euskal Herriko Itzuliaren lasterketa bat etxean, bertatik bertara jarraituta. Euriak zipriztindutako errepideetan bazter guztietako jendea pilatu zen, bai mendateetan eta baita irteera-helmugetan. AJ Augustek (Ineos Grenadiers) altxa zituen besoak Bergaran. Sailkapen nagusian sorpresarik ez, Paul Seixas (Decathlon) gaztearentzat izan zen garaipena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.