Itzuliaren seigarren etapak zeharkatuko duen ibilbidea trafikorako itxita egongo den bezala, inguruko hainbat errepidetan ere mozketak izango dira hilaren 11ko eguerditik hasita. Zehazki, AP-636an, Antzuola-n, 13:30etatik 14:15etara, bi norabideetan, irteera guztiz itxita egongo da. AP-1ean, Bergaran, 14:15etatik 17:20etara, Bergara Iparraldeko irteera guztiz itxiko da. Eta AP-1ean, Arrasate-n, 14:00etatik 15:00etara, seinaleztapena egiteko langileak egongo dira eta afekzioak sor daitezke, uneren batean irteerak itxi daitezkeelako.
Gainontzean, Bergarako eta Antzuolako herriguneetako trafikoan ere afekzioak izango dira. Bi herrietako udalek seinaleztapenak jarri dituzte kaleetan, indarrean egongo diren neurrien berri emateko.