Itzuliko azken hitza izango du Bergarak aurten: bertan erabakiko da aurtengo edizioko garailea. Apirilaren 11n, Lokatzaren 50. urteurrenaren harira antolatutako seigarren etapan erabakiko da lehiaketako txapeldun berria. Lasterketak herrian trafiko aldaketak eragingo ditu.
Udalak dagoeneko hustu beharreko aparkalekuetan seinaleztapena jarri du, eta aparkatutako ibilgailuetan oharrak banatu ditu egoeraren berri emateko. Neurriak ondorengo kale eta guneetan izango dira indarrean:
- Boni Laskurain kalea (San Martin ikastetxeko aurreko gunea)
- Agorrosineko parkin osoa
- Matxiategi kale osoa
- Hilerriko parkin osoa
- Oxirondoko parkin osoa
- Urdangarin pasealekua
- Lizaria osoa
- Zubieta osoa
- Masterreka osoa
- Burdiñate osoa
- Urarte osoa
Udalak gogorarazi du "ibilgailuak bertan mantenduz gero, beharrezkoa bada, garabia aktibatu eta lekuz aldatu beharko direla". Herritarrei eta bisitariei "erraztasunak emateko", Udalak bi gune ireki ditu aparkatzeko: San Martin ikastetxeko patioa eta Ipintza Institutuko patioa. Bi aparkalekuak martitzen honetatik aurrera erabilgarri daude, eta apirilaren 12ko 16:00etan libre egon beharko dute berriro.
Bergarako Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu ditu, eta gogorarazi du "neurri hauek lasterketa eguneko segurtasuna, antolaketa egokia eta zirkulazioaren kontrola bermatzeko" ezinbestekoak direla. Era berean, herritarrei gomendatu die ahal den neurrian oinez mugitzeko eta seinaleztapena zein antolakuntza taldearen oharrak errespetatzeko.