Gainera, Oerlikongo aparkalekuetan ere ezin izango da aparkatu; bai, ordea, Elayn eta Meatz Errekan, goizean zehar aparkatzeko eremu bereziak egokituko baitituzte. Bestalde, Udalak eskaera egin die garajea dutenei, haien ibilgailuak bertan laga ditzaten.
Errepide mozketak ere egingo dituzte. Eguzki auzotik San Blaseraino errail bat moztuta egongo da 11:00etatik aurrera, eta bidegurutzeak etapa hasi baino ordu erdi lehenago moztuko dira, 13:20 inguruan.