HEMEN DEBAGOIENA

'Hemen Debagoiena': Bergararrak, bigarren, Fun Dantz lehiaketan, kimuen kategorian

goiena 2026ko martxoaren 16a

Martxoaren 16ko Hemen Debagoiena saioan aste bukaeran Aretxabaletan jokatu den Fun Dantz lehiaketa barrutik ezagutzeko aukera dago. Hamargarren urtez jokatu da dantza urbanoen jaialdia. Bilboko Ohanitas eta Iruñeko Legacy Breath taldeak nagusitu dira baina lau talde bergarar aritu dira eta horietako batek; Candem Joys taldeak bigarren saria eskuratu du kimuen kategorian. Horrekin batera, Suhar abesbatzak Oñatin egindako emanaldiaren tarte bat ere eskaini dute saioan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak