Martxoaren 4tik 7ra jokatu da munduko txapelketa, Mastertonen, Zeelanda Berrian. Zazpi moztailek osatu dute selekzioa eta tartean izan da Mikel Velasco, artilari lanak egiten. Ez da, ordea, bertan izandako debagoiendar bakarra: joan den azaroaz geroztik Zeelanda Berrian bizi da Mikel Galvez ardi moztailea, eta nazioarteko txapelketa nagusiaz gaindi jokatu den beste txapelketa ireki batean parte hartu du.
Ikusi eta ikasitakoekin beteta ekarri dute motxila bueltan, jakinda, hori bai, beste bat betetzeko adina zer ikasi dutela aurretik.
Munduko Kontseilua
Kirol ikuspegitik lortutakotik harago, gainera, mugarri historiko berriak ipinita itzuli dira Zeelanda Berritik, Euskal Herria Munduko Kontseiluko kide berria izango delako aurrerantzean.