Martxoaren 6ko saioan honako hauek dira nabarmendutako albisteak: Puntua-n argitaratutako lau azal saritu ditu European Newspaper Award sariketak. Udaberrian kaleratu ziren guztiak eta pozik jaso dute aitortza Goienan. Bestetik, Gipuzkoako artxibo historikoan zabaldutako erakusketarekin itxi dituzte Hercules en Oñati jardunaldiak. Zapatuan Arrasaten egingo den boxeo jaialdia nola datorren ere jaso dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.