ALBISTEAK

Ongizate emozionala sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko lau urterako tokiko plana martxan

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko martxoaren 4a

Gaur egin dute jendaurreko aurkezpena. Plan bateratua da, lau urteko indarraldia izango du eta iaz egindako ongizate emozionalari eta adikzioei buruzko diagnostikoa du oinarri.

Ongizate emozionala sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko tokiko plana martxan dute Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Gaur egin dute jendaurreko aurkezpena. Plan bateratua da, lau urteko indarraldia izango du eta iaz egindako ongizate emozionalari eta adikzioei buruzko diagnostikoa du oinarri. 

Ongizate Emozionaleko Mahaiak diseinatu du plana. Mahai hori osatu dute bi udalerrietako ikastetxe guztiek, guraso elkarteek, gazteleku eta ludoteka zerbitzuetako hezitzaileek, EKKO programako ordezkariek eta zerbitzu psikosozialetako zein osasun zerbitzuetako profesionalek..

Tresna estrategikoa izateko jaio da plana eta uneko errealitatera eta premietara egokitua. Bi herrietan argi dute lehen urratsak zein izango diren.

Urteko jardueren plangintza eta etengabeko ebaluazioa sistematizatzeko, bi urteko ekintza plana garatzea aurreikusten du egitasmoak. Bestetik, planaren indarraldia agortutakoan, 2029an, amaierako ebaluazio integrala egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak