ALBISTEAK

Goiena 0 km gida erabilgarri dago; gida komertzial eguneratuena eta osatuena da

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko otsailaren 25a

Etxez etxeko banaketa aste honetan hasi da. Gida digitala, berriz, erabilgarri dago Goiena.eus atarian, Goiena aplikazioan zein eskualdeko komertzioetan dauden QRak erabilita.

Beste urte batez, debagoiendarrek Goiena 0km gida jasoko dute euren etxebizitzetan, eta aurtengoak ere bailarako negozioen gaineko informazio eguneratuena eta osatuena jasoko du. Astelehenean hasi zen banaketa, eta domekarako guztia banatuta egotea aurreikusten da. 

Paperezko formatua da etxez etxe banatuko dena. Guztira 15.800 liburuxka banatuko dira: 8.600 Leintz bailaran, 5.500 Bergara aldean eta 1.700 Oñatin.  

Paperezko formatuaz gain Goiena gida online ere badago; Goiena.eus atarian zein Goiena aplikazioan, hain zuzen ere. Dendetan ere badaude sarbide diren QRak. Helburua da komertzioen zein kontsumitzaileen beharretara egokitzen den tresna eraginkorra eskaintzea.

Goienak etengabeko berrikuntzak egiten ditu tresna komertzioen zein erabiltzaileen premietara egokitzeko.

Gida fisikoaren etxez etxeko banaketa egiten ari da Goiena. Aldizkaria etxean jasotzen dutenek eta gidan publizitatea egiten duten bezeroek jasoko dute postontzian. Beste inork jaso nahi badu, Goienan egin behar du eskaera; Arrasateko egoitzan edo 943 25 05 05 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak