ALBISTEAK

II. Berdintasun Plana jarri du indarrean Goiena Komunikazio Taldeak

Goiatz Arana Begiristain 2026ko otsailaren 17a

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako bidean, urratsak ematen jarraitzen du Goiena Komunikazio Taldeak; horren erakusle da indarrean jarri berri duen II. Berdintasun Plana, sexu-jazarpena, LGTBIQ+ kolektiboa eta kontziliazioa ardatz nagusi izanik.

Lehenengoaren baitan, sexu jazarpenen eta jazarpen sexistaren kontrako protokoloa eguneratu, hedatu eta egoki kudeatuko denaren bermea landu zituzten, edota hautaketa prozesuetan gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren bermea jorratu; baita langile taldearekin askotariko formazio saioak egin ere. Eta balorazioa positiboa da.

2025 urtean zehar egin da bigarren plan horren diseinua –Hezi2de berdintasun aholkularitzaren eskutik oraingoan ere–, 2029ko iraila bitartekoa izango da bere indarraldia eta bereziki hiru gaitan jarriko du azpimarra: sexu-jazarpena, LGTBIQ+ kolektiboa eta kontziliazioa.

Lege betebeharretik harago, askotariko enpresen eta erakundeen aldetik dagoen konpromisoa nabarmendu du Miren Aranburuk, gizarte eraldaketan eredu izan daitezkeelako eta hainbat badirelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak