Dorletako Ama Txirrindulari Eskolak taldeak aurkeztu ditu

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko otsailaren 7a

Dorletako Ama Txirrindulari Eskolako ziklistak eta entrenatzaileak, atzo.

Aretxabaletako Larrino auzoko elkartean batu ziren atzo, egubakoitza, 2025-2026 denboraldiko taldeen aurkezpena egiteko. Arrasateko, Aretxabaletako eta Aramaioko 26 txirrindulari ariko dira. Babesle nagusiak JMA eta Oreka Cycling Space dira.

Benjamin, alebin eta infantil mailako 26 ziklista ari dira 2025-2026 denboraldian Dorletako Ama Txirrindulari Eskolan eta, entrenatzaile lanetan, berriz, Julen Axpe, Xubane Garai eta Gari Arexolaleiba. Entrenamenduei dagokienez, Almenen egiten dituzte, eguazten eta egubakoitzetan, 18:00etatik 19:00etara.

Benjamin mailan, honako hauek ari dira: Intza Agirretxe, Xabat Agiriano, Liher Esnal, Ibon Garitaonandia, Julen Irizar, Amets Merino, Martin Reche eta Adei Solis.

Alebin mailan, aldiz, hamar txirrindulari daude: Maddi Agirretxe, Martin Elorza, Markel Errasti, Aimar Errasti, Amets Esnal, Markel Fernandez, Ekain Garro, Janitz Moreno, Aimar Velasco eta Aiert Zurutuza.

Infantil mailan, azkenik, Nile Agirretxe, Arane Torres, Aratz Arana, Aukan Barquero, Oihan Perez de Villarreal, Unax Teixeira, Hegoi Valor eta Kerman Zubiaga.

Hainbat lasterketa

Martxoaren 14an dute hurrengo lasterketa, Oñatin, eta beste hainbat edukiko dituzte ostean: Irunen, Oiartzunen, Mendaron, Andoainen, Bergaran, Tolosan, Zumaian, Urretxun, Aretxabaletan eta Antzuolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak