ALBISTEAK

Albisteak: Barrenkaleko lanak amaitzear eta Pedro Miguel Etxenikeren bisita Laboratorium museora

goiena 2026ko otsailaren 5a

Otsailaren 5eko albistegian honako hauek jaso dira: amaitzear dira Barrenkaleko lanak, Bergaran; izan ere, Udalak otsaileko lehen hamabostaldian amaitzea aurreikusten du. Bestetik, Arrasaten San Andres auzoko Gaztetxokoa eraberritzeko lanei ekin diete. Pedro Miguel Etxenike ere albiste da. Bergarako Laboratorium museoan izan da EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun ohia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak