Otsailaren 3ko albisteen artean jaso da Leintz Gatzagan abiatu duten prozesu parte-hartzailea. Herrian bizi ahal izateko aukerak, etxebizitzen egoera eta herria erakargarriago egiteko beharrak aztertuko ditu Udalak herritarrekin. Horrekin batera, Joxe Mari Esparzak Oñatin aurkeztutako 'Zumalakarregi y la república de los Pirineos' liburuaren berri jaso da, eta, baita ere, Bergarako San Pedro parrokian egindako zaharberritze lanen errepasoa; izan ere, orain, erretaula nagusia eraberritzen ari dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.