ALBISTEAK

Hondakinen bereizketa tasa handitzeko Mankomunitatearen kanpaina martxan; EAJk "eztabaida zabaltzea" eskatu du

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko urtarrilaren 30a

Hiri-hondakinen bereizketak beheranzko joera izan du azken urteetan eta horri aurre egiteko asmoz jarri du abian Debagoieneko Mankomunitateak sentsibilizazio kanpaina: helburua hondakinen bereizketa tasa %80ra igotzea da. EAJ kanpainaren alde agertu bada ere, fokua bilketa ereduan jartzea eskatzen dute. 

Azken datuen arabera, %70,74koa da hiri-hondakinen bereizketa tasa Debagoienean. eta kopuru hori %80ra igotzeko asmoz abiarazi dute Ondo bereizi eta hirukoa saskiratu. Debagoienak irabaziko du! sentsibilizazio kanpaina. Ohitura onak berreskuratu eta azken hamarkadako beheranzko joera gainditu nahi dute. Gaikako bilketak goia jo zuen duela 10 urte, 2016an,  %80,19ko tasarekin, kopuru horietara itzultzea da makomunitateak ezarri duen helburua,.Horretarako, ia hamar puntuko aldea gainditu beharko da.

Saskibaloia erabili dute kanpainaren sinbolo moduan eta Irene Murua saskibaloi jokalari profesionala izan da protagonsita. Muruak adierazi dute badagoela lotura bat birziklapenarekin, iza ere, talde lana ezinbestekoa da bietan eta helburu komun bat dago atzean, ahaztu gabe bakoitzaren ardura ere badela, norbere etxean dagokion moduan jokatzea.

Ekintza txikiekin, aldaketa handia izan daitekeela aldarrikatu dute eta eragile zein norbanakoak animatu dituzte parte-hartzera. Bide orria markatuta, urtean zehar ekintza eta lanketak egingo dituztela eman dute jakitena Mankomunitatetik. 

Bilketa eredua erdigunean

EAJ-PNVk positibotzat jo du Debagoieneko Mankomunitatearen birziklatze kanpaina, hala ere, hondakinak modu eraginkorrean kudeatzeko eredu baterantz aurrera egiteko, bilketa eredua jarri dute erdigunean.

Eztabaida bat zabaltzea proposatzen dute eta herritarrek hitza izatea bilketa sistema erabakitzeko; kostuei buruzko informazioa ere aintzat hartuta. Atez-ateko ereduarekin jarraitu nahi duten edo bestela edukiontzi adimendunak nahi dituzten jakiteko, bizilagunen ahotsa entzutea eskatzen dute. Beraz, zabor-tasak jaisteko modua hondakinak biltzeko sistema aldatzea dela aldarrikatzen dute. Aldi berean, birziklapenaren kalitatea herritarren inplikazioaren, zerbitzuaren kalitatearen eta eskura dauden azpiegituren mende ere badagoela azpimarratu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak