ALBISTEAK

Albisteak: EAEko lehen zentro soziosanitarioa Aretxabaletan, San Sebastian egunekoak Elgetan eta bi erakusketa

goiena 2026ko urtarrilaren 21a

Urtarrilaren 21eko saioan honako hauek jaso dira: Osasun sailburu Alberto Martinezen eta diputatu nagusi Eider Mendozaren bisita Aretxabaletako zentro soziosanitario berrira, Elgetan eskolako danborradak eta San Sebastian kofradiako nobleek atzo egindako ospakizunak eta oñatiarren artean egindako kale-inkesta: hartzen ote dute elikadura-suplementorik hobeto egoteko? Horiekin batera, bi erakusketaren berri eman du saioak: Bergarako buztinzale elkarteko lagunek Aroztegi aretoan zabaldutakoa eta Elgetako Goibeko elkarteak aurtengo koko-batzea iragartzeko zeraike gelan prestatutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak