HARMAILATIK

Finalerdietarako hautagaitza sendotu du Arrate Bergarak Olatz Arrizabalagarekin

Hasier Larrea 2026ko urtarrilaren 20a

Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatu dute asteburuan elite mailako pilotariek, tartean, Madalen Etxegarai oñatiarrak eta Arrate Bergara bergararrak. Master Laboral Kutxa eskuz binakako txapelketa nagusiko ligaxka jokatzen ari dira, finalerdietara sailkatzeko txartelen bila. Arrate Bergarak hirugarren puntua eskuratu du Olatz Arrizabalagarekin bikotea osatuta. Madalen Etxegarai-Andrea Capellan bikoteak, aldiz, bitik bi partidu galdu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak