Arrasaten, esaterako, ur-parkearekin hasi zuten Txikilandia urtarrilaren 2ko goizean, eta ostean, puzgarri eta tailerrez gozatu ahal izan dute. Bergaran, Oñatin eta Aretxabaletan ere elementu horiexek izan dituzte 2026ko lehen egunetan Gabonetako jolas parkeek: ohe elastikoak, futbolina, zezen mekanikoa... Guztiek, ordea, helburu berbera: ondo pasatzea.
Jolas-parkeetan ez da jende pilaketarik izan, eta jende aldetik ere lasaitasuna antzeman dute hezitzaileek. Arrasateko Txikilandiako hezitzaileek zioten horren arrazoia izan zitekeela asteburua tokatu izana. Alabaina, Gabonetako oporraldia pasata eta jolas-parkeak itxita, egunerokotasuna itzuli dira gaur haur eta gazte gehienak.