Debagoieneko hiru argazki Aldundiaren 2026ko egutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko abenduaren 12a

Kutsu debagoiendar handia du aurten Aldundiaren egutegiak. Azaleko argazkia Joserra Txintxurreta oñatiarraren Artzaintza da, maiatzekoa Iker Zubizarreta arrasatearrak Urbian ateratako Esnebide azpian da eta ekainekoa Antonio Murillo arrasatearraren Dantzari.

azki bat Aldundiaren egutegian agertzen dela, baina azalean lehen aldiz", azaldu du Txintxurretak. Artzaintza orain zortzi urte atera zuen, Duruko jaietan. "Gordeta neukan, eta aurkeztea pentsatu nuen. Ez nuen sari nagusia espero". Zubizarretak 23 urte ditu: "Zegama-Aizkorri lasterketako egunean ateratakoa da Esnebide azpian. Aurreko egunean Urbian egin genuen lo, eta orduan hartutakoa da". Lehen aldiz hartu du parte Aldundiaren lehiaketan, eta pozik hartu du saria. Antonio Murillo arrasatearrak eskarmentu handia du argazkiak ateratzen. "Lehen aldiz hartu dut parte lehiaketan, eta sorpresa polita izan da aukeratua izatea", esan du. Aitortu du "liluratuta" dagoela azaleko argazkiarekin. "Sekulakoa da. Ikaragarria".

Aldundiak Leintz bailaran eta Oñatin banatu zituen atzo egutegiak. Gaur, Antzuolan (10:00), Bergaran (11:30) eta Elgetan (15:00) banatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak