'Erronkak berbagai': Demografia

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 27a

Europako ugalkortasun-tasa txikienetakoa –1,3 seme-alaba emakume bakoitzeko– eta bizi-itxaropen handienetakoa (84 urte) ditugu. Hori horrela, urte gutxitan, alderantzikatu egin da populazio-piramidea. Adituek trantsizio demografikoaz hitz egiten dute. Erronka ugari planteatzen ditu eta horien inguruan aritu dira Erronkak berbagai saioan Garazi Guridi, Koldo Azkoitia, Itziar Larrinaga eta Iñigo Iñarra.

Oñatiko San Martin egoitzako gizarte-langilea da Garazi Guridi. Debagoieneko Garapen Agentziako arduraduna da Koldo Azkoitia. Irakaslea eta bi ume arrazializaturen ama da Itziar Larrinaga eta Aretxabaletako Zenbaki aholkulariak eta abokatuak zerbitzuko lan aholkularia da Iñigo Iñarra. Lan munduan, hezkuntzan, alor sozio-sanitarioan eta pentsio sisteman demografiaren bilakaerak planteatzen dituen erronken inguruan aritu dira laurak Goiena telebistako saioan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak