Telebista

ERRONKAK BERBAGAI

Egilea: Goiena
Aktualitatea
3 atal ikusteko
'Erronkak berbagai': Demografia
2025/11/27

Europako ugalkortasun-tasa txikienetakoa –1,3 seme-alaba emakume bakoitzeko– eta bizi-itxaropen handienetakoa (84 urte) ditugu. Hori horrela, urte gutxitan, alderantzikatu egin da populazio-piramidea. Adituek trantsizio demografikoaz hitz egiten dute. Erronka ugari planteatzen ditu eta horien inguruan aritu dira Erronkak berbagai saioan Garazi Guridi, Koldo Azkoitia, Itziar Larrinaga eta Iñigo Iñarra.

'Erronkak berbagai': Energia
2025/10/29

Energia arloan dagoen egungo egoera eta aurrera begirako erronkak izan dituzte hizpide Unai Pascualek, Ikerbasqueko ikerlaria BC3 Basque Centre For Climate Change-n; Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikerlari David Cabezuelok; Jauzi Ekosoziala taldeko kide Arrate Zelaiak; eta Irma Villarrek, Ikerlaneko ikerlari eta proiektuen zuzendariak Txomin Madinak aurkeztutako saioan.

'Erronkak berbagai': Ongizate emozionala
2025/09/25

Larraitz Zeberio kazetariaren gidaritzapean, lau lagunek parte hartu dute ongizate mentalaren gaineko mahai-inguruan: San Juan de Dios ospitaleko erizain Olaia Arrese, Alex Muela eta Idoia Madarieta psikologoak eta MUko MIK ikerketa taldeko kide Teresa Aranzibia. 

0 atal ikusteko