Aitor Arregi oñatiarrak Jose Mari Goenagarekin batera zuzendutako Maspalomas eta Asier Altuna bergararraren Karmele bailarako hainbat zinema-aretora heldu dira egunotan, zenbait emanalditan zuzendarien euren parte hartzearekin. Pelikulek, gainera, piztu dute interesa. Oñatin, esaterako, ohiko emanaldiak bikoiztu egin dituzte eta zenbaitetan sarrera guztiak agortu dira. Karmele-k, aldiz, 850 ikusle batu ditu Arrasaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.