Elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten Palestina sufritzen ari den genozidioari "stop!" esan eta Israelekin harreman oro apurtzea eskatzeko. Hiru herrietan egin zituzten aldarrikapen ozenak, eta hainbat herritarrek erakutsi zituzten Palestinako banderak edota jarri zituzten Palestinako zapiak soinean. Elkarretaratze amaieran "egoeraren larritasuna" gogoratu zuten; hitzak eurak hutsik daudela kritikatu zuten, besteak beste, Euskal Herriko osoko plazetan irakurri zen testu bateratuan.